lunes, 13 de febrero de 2012

3. Ariketa

Hasiera batean asko kostatu zitzaidan pentsatzea zein ote izango litzatekeen ordenik egokiena HEZKUNTZA-KULTURA-GIZARTERATZEA hitzen artean. Nire burura etorri zitzaidan lehenengo ekarpena ordenik ez zegoela izan zen, baina nola orden bat aukeratu behar zen HEZKUNTZA-GIZARTERATZEA-KULTURA egokiena zela pentsatu nuen. Zergatik? Nire iritzez HEZKUNTZA garrantzitsuena da hiru hitz horien artean eta esan dezaket beharrezkoa dela gizarteratzeko. Edozein kulturatako pertsonekin gizarteratzen garenez, GIZARTERATZEA bigarrena eta KULTURA hirugarrena jarri nituen.
Hau guztia esanda,nire azken ekarpena: hiru hitz hauek erabat konektatuta daudenez ezin dira separatu ezta garrantzia orden jakin batean jarri.


GIZARTERATZEA: norbanako bat bere gizartearen kulturan sartzeko prozesua da. Ikasketak beharrezkoak dira horretarako; norbanakoak bere taldera moldatzen ikasten du, horien arau, irudi eta balioak bereganatzen.


KULTURA: gizarte edo gizatalde baten ezaugarri diren berezitasun espiritual, material, intelektual eta afektiboak dira. Horretaz gain, honen barnean dira bizimodua, oinarrizko eskubideak, balio sistemak, ohiturak eta sinismenak.


HEZKUNTZA: ezagutzak, balioak, ohiturak eta jokatzeko moduak transmititzen dituen bi norabideetako prozesua da. Hezkuntza, gure ekintza, sentimendu eta jokamolde guztietan presente dago.

No hay comentarios:

Publicar un comentario