lunes, 7 de mayo de 2012

5. Ariketa

Zein dira zuek ondo ikasteko behar dituzuen baldintzak (materiala, ikuspuntua, irakaslea, testuingurua, metodologia)?

Esan beharra daukat niri asko kostatzen zaidala kontzentrazio on bat izatea ikasteko. Askotan, ikasteko orduan arazoak ditut edukiak barneratzeko, egia esanda zaila da niretzat. Baina azkenean nire burua ohitzen da denbora bat pasata eta kontzentrazioa izaten dut azkenean. 
Nire ikasteko metodologian nire logelan ikasi behar dut eta isiltasun osoa behar dut. Ikasterakoan testu liburuekin edota apunteekin ikasten dut, hau da, irakurtzen eta edukiak uletzen. Beste batzuk eskemekin edo mapa kontzeptualekin ikasten dute baina niri ezinezkoa egiten zait. 
Nik klasean edukiak barneratzeko irakasle motibatzaile eta ondo esplikatzen duen norbait izan behar da. Baita irakasle horrek beti laguntzeko prest egon behar da nik laguntza behar dudan momentuan. Azken finean, nire metodologia eta ikasketa beharrak arruntak dira.

Nola irakatsi dizuete gaur egun arte?

Ikastetxean izan ditudan irakasleak oso modu ezberdinetan irakasten zuten. Irakasle batzuk liburuetatik irakasten zuten eta beste batzuk, ordea, liburuetatik eta beraiek prestatzen zuten fitxen bitartez eta baita mapa konteptualen bitartez ere. Irakasle gehienek erabiltzen duten metodologia liburuetatik ateratako eskemen bitartzez gaia esplikatzen zuten. 


lunes, 13 de febrero de 2012

4. Ariketa

1. Hezkuntzan eta irakaskuntzan neutralak izan gaitezke?


Kasuen azterketa egiterakoan arrazakeriarekin lotutako kasua tokatu zitzidan eta galdera honi erantzuteko gai hau ateratzea aproposa da. Kasu honetan irakasleak neutraltasunarekin jokatzen du eta ikus dezakegu nola ikasle batek ihes egiten dio arrazakeria oso ondo defendatzen duenean. Irakasleak ez baldin badu modu aktibo eta ojbetibo batean ikasle horri kontrajartzen ikasle horren ideiak beste klaseko guztiek jasoko dute zerbait ona bezala. Orduan, irakaslea objetiboki kontrajartzen badu ikaslea ez litzateke ezer larri pasako.


2. Zein da neutralitate eta objetibitatearen arteko desberdintasuna?


Neutralitatea zerbaitetan parte hartzen ez duzuenean ematen da eztabaida batean adibidez eta objetibotasuna, aldiz, zure iritzi pertsonalarekin lotuta ez dagoen zerbait esaterakoan ematen da.

3. Ariketa

Hasiera batean asko kostatu zitzaidan pentsatzea zein ote izango litzatekeen ordenik egokiena HEZKUNTZA-KULTURA-GIZARTERATZEA hitzen artean. Nire burura etorri zitzaidan lehenengo ekarpena ordenik ez zegoela izan zen, baina nola orden bat aukeratu behar zen HEZKUNTZA-GIZARTERATZEA-KULTURA egokiena zela pentsatu nuen. Zergatik? Nire iritzez HEZKUNTZA garrantzitsuena da hiru hitz horien artean eta esan dezaket beharrezkoa dela gizarteratzeko. Edozein kulturatako pertsonekin gizarteratzen garenez, GIZARTERATZEA bigarrena eta KULTURA hirugarrena jarri nituen.
Hau guztia esanda,nire azken ekarpena: hiru hitz hauek erabat konektatuta daudenez ezin dira separatu ezta garrantzia orden jakin batean jarri.


GIZARTERATZEA: norbanako bat bere gizartearen kulturan sartzeko prozesua da. Ikasketak beharrezkoak dira horretarako; norbanakoak bere taldera moldatzen ikasten du, horien arau, irudi eta balioak bereganatzen.


KULTURA: gizarte edo gizatalde baten ezaugarri diren berezitasun espiritual, material, intelektual eta afektiboak dira. Horretaz gain, honen barnean dira bizimodua, oinarrizko eskubideak, balio sistemak, ohiturak eta sinismenak.


HEZKUNTZA: ezagutzak, balioak, ohiturak eta jokatzeko moduak transmititzen dituen bi norabideetako prozesua da. Hezkuntza, gure ekintza, sentimendu eta jokamolde guztietan presente dago.

Lehenengo galdera


Lehenengo galderari erantzuna emateko esan behar dut gaur egun hezkuntza ez-formalean aritzen naizela aste bukaero aisilaldiko talde batean. Asko gustatuko litzaidake aisilaldiko talde batean lan egiten egotea aste bukaeretan magisteritza bukatu ondoren, baina nire lehentasuna eskola edo ikastola batean lan egitea izango litzateke, hau da, hezkuntza formalean.

jueves, 2 de febrero de 2012

Kaixo guztioi!! Nire blogari hasiera emateko animoak bidaltzen dizkizuet lauhilabete honetan lan asko egiteko. Kontaktuan jarriko naiz zuekin bai klasean baita zuen blogetan ere! Besarkadak!!