lunes, 7 de mayo de 2012

5. Ariketa

Zein dira zuek ondo ikasteko behar dituzuen baldintzak (materiala, ikuspuntua, irakaslea, testuingurua, metodologia)?

Esan beharra daukat niri asko kostatzen zaidala kontzentrazio on bat izatea ikasteko. Askotan, ikasteko orduan arazoak ditut edukiak barneratzeko, egia esanda zaila da niretzat. Baina azkenean nire burua ohitzen da denbora bat pasata eta kontzentrazioa izaten dut azkenean. 
Nire ikasteko metodologian nire logelan ikasi behar dut eta isiltasun osoa behar dut. Ikasterakoan testu liburuekin edota apunteekin ikasten dut, hau da, irakurtzen eta edukiak uletzen. Beste batzuk eskemekin edo mapa kontzeptualekin ikasten dute baina niri ezinezkoa egiten zait. 
Nik klasean edukiak barneratzeko irakasle motibatzaile eta ondo esplikatzen duen norbait izan behar da. Baita irakasle horrek beti laguntzeko prest egon behar da nik laguntza behar dudan momentuan. Azken finean, nire metodologia eta ikasketa beharrak arruntak dira.

Nola irakatsi dizuete gaur egun arte?

Ikastetxean izan ditudan irakasleak oso modu ezberdinetan irakasten zuten. Irakasle batzuk liburuetatik irakasten zuten eta beste batzuk, ordea, liburuetatik eta beraiek prestatzen zuten fitxen bitartez eta baita mapa konteptualen bitartez ere. Irakasle gehienek erabiltzen duten metodologia liburuetatik ateratako eskemen bitartzez gaia esplikatzen zuten. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario